Ideien laborategia egingo du Bagera Elkarteak
uztailaren 20an egingo dute ideiak eta mezuak lantzeko lehen laborategia.
ideien laborategia. Bagera Elkarteak antolatu du egitasmoa eta uztailaren 20an egingo dute lehen saioa.
25 urte beteko ditu aurten eta azaldu du “biziberrituz” ospatu nahi dutela orain arteko ibilbidea. Gaineratu dute “aldaketa” prozesu batean daudela “berritze eta birziklatze garaian”: “25. urteurrena probestu nahi dugu eta, horretarako, deialdi irekia luzatu nahi dugu ideia berriak dituen eta esperimentatu nahi duen ororentzat”. Donostiarrak aktibatzea da Bageraren helburua.
Azaldu dutenez, lan saioak egoitzatik kanpora ere egin daitezke, “irudimena askatzeko” jarduerak bultzatuz: ” landa-lana, antzeko kasuak aztertu; hartzaileen lekuan jarri, helburuak birformulatu, ideiak garatu, akatsak berrerabili, proposamen zehatzak landu eta burutu; barneko egiturak berrirakurri eta berridatzi ekintza sortzaile edo artistiko zehatzen bidez eta inguruarekin harremanean egonez”.
Azaldu dute deialdia irekita dagoela “ideia berriak dituen eta esperimentatu nahi duten ororentzat”. Ordu eta erdiko saioak izango dira 19:00etatik 20:30etara.
Euskaratik eta euskaraz abiatuko diren proiektuak sortzeko espazioa izango da