Iraunkortasunaren eta Kontsumo ohituren inguruko bideoak egin dituzte Piratek
Bost bideo argitaratu dituzte "egunerokotasunean hartzen ditugun kontsumo erabaki txikien" inguruan.
“Zerbeza arrunta ala artisaua?” galdetzen dute Donostiako Piratek. Bost bideo atera dituzte “egunerokotasunean hartzen ditugun erabaki txikiek” kontsumo ohituretan, ingurunean eta munduan duten eragina ikusarazi asmoz. Bost bideotan bost mezu ezberdin zabaldu nahi izan dituzte: “Kapitalak isiltzen gaitu, kapitalak zaborrez itotzen gaitu, kapitalak ekoizle txikiak hitzen ditu, kapitalak lapurtu egiten digu eta kapitalak nortasuna kentzen digu”.