Urumeako zeharkaldia egingo dute aurten lehenengo aldiz
Igerian arituko dira uztailaren 23an Urumea ibaian.
www.kirolprobak.com webgunearen bitartez egin daiteke.
Guztiak animatu nahi izan dituzte “igeri eginez edo igerian daudenei animatuz” frogaz gozatzera.
Urumea Ibaiko Zeharkaldia antolatu dute aurten lehenengo aldiz Kairoscore eta Ur Kirolak kluben laguntzarekin. Kirol erronka honekin, ibaia “aisialdirako eremu” bezala berreskuratu nahi dute. Aldi berean, azaldu dute emakumezkoen presentzia handitu nahi dutela.
Urteetan “errotutako” proposamena izan dela esan dute, eta aurrerantzean jarraitzeko asmoa azaldu dute.
Uztailaren 23an 18:30etan hasiko da zeharkaldia. Hiru talde ezberdinetan aterako dira, tartean bost minutuko aldea utzita. Bosgarren zubitik abiatuko da (Jose Antonio Agirre), hirugarren zubirarte (Maria Kristina), eta ibilbide zirkularra izango da. Guztira, 2.150 metro inguru izango ditu.
Zeharkaldian izena emateko azken eguna uztailaren 18a da. Antolatzaileek azaldu dutenez, 200 lagun inguru espero dituzte. Parte hartzaileek 23 euro ordainduko dituzte eta “txip horia” izanez gero 20. Izena ematea