Gazteentzako lan aukeraz beteko dute Kursaal
Bihar egingo dute Donostia GazteEkin azoka, 9:00etatik 14:00etara.
Gazteak lan mundura hurbitzeko jardunaldia da GazteEkin. Iaz 300 gazte hurbildu ziren Kursaaleera, eta aurtengoa ere arrakastatsua izatea espero du Ekonomia Bultzatzeko Zinegotzigoak.
Sustapen sailak hainbat programa ditu gazteei lehen lana bilatzen laguntzeko, atzerriko egonaldiak errazteko edo ekintzailetza sustatzeko, esaterako. 1,5 milioi euro bideratzen dituzte programa horietara. Baina ahalegin horri ahalik eta etekin handiena ateratzeko gazteengana heldu nahi dute; informazioa igorri eta baliagarria izan dadin.
Horretarako, aurten formula erakargarri bat erabiliko dute. El Sekadero-ko kideek antzezlan labur bat eskainiko dute; lan elkarrizketa bat izango da, eta bakarrizketa bat ere eskainiko dute lan munduaren inguruko gaiak jorratuz.
Behin girotuta, ohiko standak izango dituzte gazteek. Lan eskaintzak, enpresen beharrak, edo Sustapen sailaren programa guztien inguruko informazioa izango dute bertan.
GazteEkin jardunaldia bihar egingo dute, uztailak 14, 9:00etatik 14:00etara, Kursaalen.