Patin gainean ibili dira hainbat lagun, Gregorio Ordoñez plazan. (Argazkia: Estitxu Zabala)
Joan den ostiralean eman zieten hasiera Amara Berriko karmenei. Jaietan murgilduta dabiltza, beraz, bizilagunak, eta musikaz lagundurik, longboard tailerra egin dute jaietako azken egunean. Atzera eta aurrera ibili dira auzotar ausartenak, euren abileziak erakutsiz, lau gurpilen gainean. Gauean amaituko dira jaiak, suzko zezenarekin.