Etxerat elkarteko ordezkaria, omenaldian. (Argazkia: Estitxu Zabala)
Omenaldia egin diote Manuel Balentziaga
Balentxi apaizari (1935-2006), Nautikoan. Han bertan hil zen, igerian ari zela, itota, duela hamar urte, uztailaren 14an. Bere heriotzaren hamargarren urteurrenean, omenaldia egin diote hainbat lagun eta senitartekok, ohiturari jarraiki; baina aurtengoa euren aldetik azken agurra izan dela azaldu dute.
Parte Zaharreko apaiza oso maitatua zen hirian, eta bereziki lan egin zuen behartsu, zokoratu eta zapalduen alde; baita euskal presoen eskubideen alde ere. Haren ideia izan ziren enkartelada eta marisko jatearen zozketak.
Aurreskua dantzatu diote Balentxiri, eta bere lana gogoan izan dute. Bi abesti ere eskaini dizkiote:
Mendia gora eta
Itsasoari begira. Balentxirekin batera, Mikel Goenaga ere gogoan izan dute gerturatutakoek. Duela hilabete gutxi hil zen Goenaga, Balentxiren laguna, hura ere apaiza, eta urte askotan Astigarragako parrokoa izandakoa.