Hirigintza proiektuari aurre egiteko prest daude uliatarrak
Martxa bat egingo dute asteartean, Bretxatik abiatuta.
Aranzadik aurkeztu duen txostena. Mintegien balioa onartzen du, baina ez da nahikoa hirigintza proiektua atzera botatzeko. Bi proiektuak “bateragarriak” direla dio jaurlaritzaren ebazpenak.Hori bai, bertako landaredia errespetatu eta etxebizitzen eremuak hartuko duenak ez dezala parkearen erdiaren %10a baino gehiago hartu. Horixe aholkatzen du Gasteizko gobernuak. 14.000 metro koadro inguru lituzke parkeak, beraz 700 metro koadro lirateke etxebizitzak egiteko. Udalaren hirigintza proiektua egiteko eremu hori ez dela nahikoa uste du Uliako auzo elkarteak. Eta landaretza errespetatzeko modurik onena “ingurua errespetatu eta ezer ez ukitzea, bertan ez eraikitzea” dela aldarrikatu dute.Ez dute amore emateko asmorik, eta Ulia-Ategorrietako haztegiak Babestutako Monumentu Multzo izendatzeko eskatuko dute.Parkea babestu eta hirigintza proiektu geldiarazteko hainbat ekintza egingo dituzte bihar, hilak 19, Uliako auzotarrek. Eguerdian adierazpen bat irakurriko dute udaletxe atarian, eta loreak banatuko dituzte. Arratsaldeko 18:00etan, berriz, martxa bat egingo dute Bretxatik abiatuta, eta bidean parkearen balioaz ohartarazten saiatuko dira herritarrak.
Eusko Jaurlaritzak oniritzia eman dio Uliako mintegietako lursaila egokitzeari, bertan babesturiko 70 apartamentu egin ahal izateko.
Ingurumen sailak aintzat hartzen du