Uliako parkea babesteko laguntza eskatu dute
Babes gutun bat zabaltzen hasi dira herritarren artean, hirigintza proiektua geldiarazteko.
Uliako Lore Baratzak proiektuko kideak eta Uliako auzo elkartekoak babes gutun bat prestatu dute parkearen aldeko atxikimenduak jasotzeko.
Aranzadik ere txosten bat aurkeztu berri du parke izendapena eskatuz Uliako berdegunearentzako. Ingumen adituek berretsi duten balio hori nabarmendu eta jendartearen babesa lortu nahi dute orain uliatarrek eta parkearen lagunek.
Udalaren jarrera aldatzea eta aurreikusitako hirigintza proiektua bertan behera uztea da helburua. Informazio hori guztia, hau da, bai parkearen balioa eta baita hirigintza asmoen ingurukoa ere, jaso dituzte babes gutunean, informazio osoa eskuan izanik, herritarrek erabaki dezaten.
Babes gutunak sinatuta berriro bueltan jasoko dituzte uliakolorebaratzak@gmail.com, uliakomintegiak@gmail.com, edo prentsa.uliakolorebaratzak@gmail.com helbideetan.