Saharako haurrak uda igarotzen ari dira Donostian; ume-eramaileen sustatzaileek Katsikasera bidaiatuko dute, errefuxiatuei laguntza eskaintzeko xedearekin.
Saharako Salka, bere harrera ama Alazne Altunarekin. (Argazkia: Lide Ferreira)
Donostian
elkartasunak ez du etenik. Alde batetik, Oporrak bakean programaren baitan, Mendebaldeko
Saharako 29 haurrek hirian pasako dute uda, Tindufeko errefuxiatuen kanpamenduetatik urrun. Horren harira, 11 urteko Salka neska sahararra hartu duen Alazne Altunarekin (Intxaurrondo, 1987) hitz egin du IRUTXULOKO HITZAk, bere esperientziaren berri emateko. Bigarren urtez ireki dizkio bere etxeko ateak, eta pozik dago erabakiarekin: “Izugarria da ikustea nola gozatzen duten”.
Marian Bernal eta bere seme Julen del Corral uztailaren 31n joango dira Katsikasera. (Argazkia: Lide Ferreira)
Bestetik, ume-eramaileen kanpaina abian jarri zuten sustatzaileek bide berri bati ekingo diote aurki. Izan ere, uztailaren 31n, Katsikasera joango dira, bertako errefuxiatuen egoera ikusi, eta beharrak identifikatzeko. “Ondoren, hona ekarriko dugu eta hemendik laguntzen saiatuko gara, lana koordinatzen”, azaldu du Intxaurrondoko Marian Bernalek. Bernalek bere seme Julen del Corralekin batera egingo du bidaia.
Bi gai horiei buruzko
informazio guztia ostiraleko papereko edizioan egongo da irakurgai.