Mikel Laboa pasabidea itxita egongo da hiru egunez
Egiako parkea eta Loiolako Erribera lotzen dituen zubia, Mikel Laboa pasabidea, itxita egongo da datozen egunetan.
Zorua labainkorra jartzen dela eta, erabiltzaileen kexa ugari jaso dituztela jakinarazi du udalak. Hori dela eta, produktu berezi bat emango dute zubian, oinezkoak ez irristatzeko.
Asteazkenetik ostiralera egingo dituzte lanak, beraz, hiru egun horietan gutxienez, itxita egongo da zubia.