Bakarrizketak Amarako jaien lehen egunean
jaietan murgilduko dira Amarakoak. Umoretsu hastea baino gauza hoberik ba al da? Ostegun arratsaldean (20:00) euskarazko bi bakarrizketaz gozatzeko aukera izango duzue Kaxildan. Bazen Behin Klown taldeak ‘Sexijentziak askatuz’ obra interpretatuko du, eta Ion Martinez aktoreak ‘Mil a zien! Baietz barrez lehertu!’. Bi bakarrizketa hauek Donostiako Poltsiko Antzerki jaialdian ikusi ahal izan dira aurretik. Sexijentziazk askatuz lanak azken jaialdiko bigarren sorkuntza saria eskuratu du. Aktore bakar baten (Itziar Saenz de Ojer) inguruan ematen den bakarrizketa da. Pedro Arnaez-en gidaritzapean, clown formatuak eskaintzen duen inozentzia eta umorea, harreman erotikoek sortzen dituzten hainbat sinismen oker eta exijentziak aztertzeko erabiliko dira. Benetan gutariko bakoitzak gure sexualitatearen jabe izateak duen garrantziaren aldarrikapena, alegia.
Badatoz Amarako jaiak! Ostegunetik igandera