Haizearen Orrazia. (Argazkia: Mikel Goñi)
Urtebeteko lanen ondoren,
ostiral iluntzean, 20:00ak aldera irekiko dute Haizearen Orrazia.
Iazko ekainaren 6an harkaitz handi bat erori ondoren hartu zuten guztiz ixteko erabakia. Izan ere, hainbat azterketa egin ondoren, mendi magala oso ezegonkorra zela ohartu ziren, eta tarteka harri eta lur-jausiak gertatzen ziren.
Egonkortze lanak amaiturik eta segurtasun neurri guztiak hartuta, ostiralean irekiko dute hesia. 150 metro luze eta 70 metroko altuera duen ezponda egonkortu dute. Beraz, aurrerantzean Txillidaren eskulturak bertatik bertara ikusteko aukera izango da berriro.