Erraustegiaren aurkako mugimenduak Foru Aldundiaren aurrean protesta egitera deitu du
Gipuzkoako Hondakin Kontsortzioak bilera egingo du gaur (osteguna)Foru Aldundian, Zubietan eraiki nahi duen erraustegiaren baldintza-plegua onartzeko. Proiektua onartuta, eskaintzak aurkezteko bi hilabeteko epea izango omen dute enpresa interesdunek. Erraustegiaren Aurkako Mugimenduaren ustez ez da kasualitatea auso hau udako egun batean ematea: “Kontsortzioak badaki gizarte-sektore zabal batek arbuiatzen duela erraustegi-proiektua. Seguru asko horregatik nahiago du pauso hau eman udako egun hauetan, Gipuzkoa erdia oporretan eta beste erdia oporrak hartzean daudenean”. Mugimenduak adierazi du du ez duela horrelako erabaki bat oharkabean pasatzeko asmorik. Horregatik gaur protestara deitu dute. Gipuzkoa plazan (11:00) elkartzeko deia egin dute.
Maindire zuriak
Ekitaldia ikusgarriago egite aldera, mugimenduak eskatu du parte hartu behar dutenei maindire zuri bat eramateko (edo anbulantzietan eta kirol proben bukaeran erabili ohi diren manta termiko horietako bat).