Abordaian izena emateko epea zabaldu dute
Aste Nagusia iristen ari dela-eta abordaian izena emateko epea zabaldu dute.
Abuztuaren 15ean, astelehena, izango da abordaia eta izen ematea abuztuaren 11 bitarte egongo da zabalik. Gogorarazi dute parte hartzeko “ezinbestekoa” dela izena ematea. Lotura honetan egin daiteke.
Urtero bezala bazkaria egingo dute lehenengo pirata guztiek batera. Bazkariko txartelak Kata, Rekade eta Trikun egongo dira salgai 14 eurotan asteazkenetik aurrera.
Bestalde, abordatzean parte hartzeko zenbait arau gogorarazi dituzte, lehengo urtean argitaratutako bideo honen bitartez.