'Hotsak bost, intxaurrak hamabost' izeneko bideoklipa aurkeztu du Traganarrua kofradiak
Aurre jaialdi piratan aurkeztu du Traganarrua kofradiak bere hirugarren bideoklipa.
‘Hotsak bost, Intxaurrak hamabost’ izeneko bideoklipa aurkeztu zuten Trganarrua kofradiako kideek uztailaren 30ean egin zuten aurre jaialdi piratan.
Aste nagusirako “motorrak berotu asmoz”, aurre jaialdi pirata egin zuten joan den larunbatean Letaman gaztetxean. 17:00etan ikastaroak eta haur jolasak egin zituten; 19:30etan bertsopoteo girotua; 22:00etan afaria; eta azkenik, 00:30etan musika eta karaokea.
Azaldu dutenez, Intxaurrondoko piratak ez dira “etxean geratuko” 2016an. Donostia “abordatzeko” prest daudela erakutsi dute argitaratutako bideoan.
Orain hiru urte sortu zuten kofradia eta urtero bideoklip bat egin dute, aurtengoa da hirugarrena.