427 ekintza antolatu ditu udalak Aste Nagusirako
Aste Nagusia Kultur Hiriburutzaren "mailara" egotea nahi dute.
Sagueseko kontzertuak, su artifizialak, Erraldoiek Bilgunea, zinema Ondarretako hondartzan, DJ donostiarren erakustaldia eta Sahararen aldeko kontzertua.
Ondarretako zinema emanaldiei dagokionean, Europako filmen emanaldiak egingo dituztela azaldu dute. Bestalde, berritasunen artean azpimarratu dute Idoia Etxebarria harri jasotzaileak parte hartuko duela Igeldoko Harria proban eta pailazoen ikuskizunetan zeinuen hizkuntza zerbitzua egongo dela.
Azkenik, Eneko Goia alkateak azpimarratu du “ez jai giroan eta ez handik kanpo” ez dela eraso sexistarik onartuko.
Datorren larunbatean hasiko da Donostiako Aste Nagusia eta udalak 427 ekintza antolatu ditu abuztuaren 13tik 20ra bitarte.
Hainbat espaziotan banatuko da festa, 23 gunetan hain zuzen ere.
Berritasunen artean Aste Nagusirako mugikortasunerako App bat dago, bertan egitarau osoa kontsultatu eta deskargatu daiteke.
Ohikoa den bezala Kanoikadarekin emango diote hasiera festari. Aurten Allí Abajo telesaileko kideek animatuko dute unea. Bestalde, Eneko Goia alkateak jakinarazi du hiriko koloreak daramatzan 25.000 zapi banatu dituztela.
Goiak nabarmendu dituen ekitaldien artean daude