Donostia 2016rekin elkarlanean antolatu dute.
Glad is the Day #2 jaialdiaren aurkezpena: (Argazkia: Donostia 2016)
‘Glad is the Day’ jaialdia antolatu dute bigarren aldiz Dabadabak eta Le Bukowskik elkarlanean. Igandean, abuztuaren 7an, ospatuko da jaialdia Cristina Enea parkean. Donostia 2016ko Elkarrizketen egitarauaren baitan kokatzen da jaialdia.
Rafael Berrio, Las Furias eta Dead Bronco izango dira bigarren urtez egingo den ‘Glad is the Day’ eguneko musika jaialdian. Bi agertoki izango ditu jaialdiak: batean, sarrerakoan, zuzeneko musika egongo da; eta bestean, harresi erorietan, Sound-Sistem batek musika elktronikoa jarriko du. Jaialdia eguerdiko 12:00etan hasi eta 21:00ak arte luzatuko da. Musikaz gain, haurrentzako jarduerak, janari postuak eta azoka egongo dira, besteak beste.