Basque Teameko euskal kirolarien eta Olinpiar Jokoen berri emango du beste lau gazterekin batera sare sozialetan.
Irati Agirre donostiarra Rio de Janeiroko Joko Olinpikoetara joango da abuztuaren 8tik 16ra, Eusko Jaurlaritzako Gazteria eta Kirol Zuzendaritzak abian jarritako
Gazte Olimpic Team egitasmoaren baitan. Beste hiru gazte ere joango dira Euskal Herritik: Jon Altuna, María López eta Aitor Biain.
Bertan, Basque Teameko euskal kirolarien eta Olinpiar Jokoen berri emango dute sare sozialen bitartez:
Gazteaukera blogean,
Youtuben,
Instagramen, Twitteren zein Facebooken.
Agirrrek azaldu du betidanik “amestu” izan duela Olinpiar Jokoetara joatea: “
Txikitatik telebistan beti ikusi izan ditut kirol ezberdinen frogak eta kazetari edo blogger bezala bertan izatea euskal kirolariak animatzen eta kirolaz gozatzen benetako ametsa da”. Pozarren jaso zuen berria donostiarrak.
Basque Teameko kirolarien jarraipena egin beharko dute Rion: Alde batetik, kirol
proba batzuetara joango gara Rioko kokaleku ezberdinetan eta, bestetik, bertan jokoek dirauten bitartean egunez egun sortzen diren albiste edo gertakarien inguruan mintzatuko gara Gazteaukera orrialdeko blogean, Youtuben eta Gazte Olimpic Teamen Instagrameko kontuan”.
Bestalde, bertan bizitako eguneroko abenturak, gogoetak eta bizipenak ere kontatuko dituzte. Agirrek azaldu du gogotsu gaudela laurak: “luze egin dira azken hilabete huek eta bertan esperientzia izugarriak bizitzea espero dut”.