'Gipuzkoa bizirik osasunaren alde! errausketarik ez!' lelopean egingo dute mobilizazioa irailaren 11an

Erraustegiaren aurkako giza katea. (Argazkia: Malen Aldalur)
Erraustegiaren aurkako giza katea egingo dute irailaren 11an Kontxako hondartzan ‘Gipuzkoa bizirik osasunaren alde! errausketarik ez!’ lelopean.
Errausketaren Aurkako Plataforma Herritarrak deitu du mobilizazioa eta goizeko 11:30etan emango diote hasiera Alderdi Ederren.
Salatu dute 35 urtetarako “hipotekatu” nahi dituztela.
Maiatzaren 29an ere milaka pertsona batu ziren
erraustegiaren aurkako giza katean.