Juan Carlos errege ohiaren aurkako mobilizazioa egingo dute igandean Ilunben
Errege ohia Donostiako zezenketetara etorriko da Aste Nagusian.
Joan Carlos errege ohia Donostiara datorrela eta, mobilizazioa deitu dute igandean 17:30etan Ilunben “zezenketen eta errege ohiaren etorreraren” aurka. Ezker Anitzak eta Euskadiko Alderdi Komunistak egin dute bat, besteak beste, mobilizazioarekin.
Larunbatean, berriz, zezenketen aurkako manifestazioa egingo dute 18:00etan Bulebarretik hasita. Zezenketen aurkako urteko aldarriaz gain, aurten, herri galdeketarena ere egin nahi izan dute. Izan ere, otsailean egingo du udalak zezenketaren inguruko galdeketa.