'Herri galdeketa orain! Zezenketarik ez lelopean', egingo dute mobilizazioa Aste Nagusiko lehenengo egunean.
Zezenketen aurkako manifestazioa 2015eko abuztuan. (Argazkia: Nerea Lizarralde)
Zezenketen aurkako manifestazioa egingo dute larunbatean Donostia Antitaurina Orain plataformak deituta.
Zezenketen aurkako urteko aldarriaz gain, aurten, herri galdeketarena ere egin nahi izan dute. Izan ere, otsailean egingo du udalak
zezenketaren inguruko galdeketa.
Donostia Antitaurina Orain plataformako kideek uste dute “bateraezinak” direla zezenketak eta kultur hiriburutza. Urtero bezala abuztuaren 13an egingo dute martxa arratsaldeko 18:00etan Bulebarretik hasita.