Txio Kronika: Jon Pagola
Jon Pagola kazetariak eta Kulturaldia webgunearen arduradunak egin zuen Aste Nagusiko bigarren egunaren txio kronika. Musika, izozkiak, pintxoak… denerako denbora izan zuen Pagolak! Aiora Mujikak hartuko du lekukoa gaur.
Astean zehar iragarri dugun bezala abuztuaren 13tik 21era bitartean sare sozialak astintzeko prest dauden txiolariak izango ditugu lagun. Izan ere, Berriak Sanferminetan erabili zuen #sfk16 9×9 txio kronikaren eredua bereganatu eta Donostiako #AsteNagusia2016-ra moldatu dugu IRUTXULOKO Hitzan. Mikel Pagadi gidoilaria izango da estreinakoa. Gaur Jon Pagola kazetariak eta Kulturaldia webgunearen arduradunak hartuko du lekukoa.
(1) Joder, jendea nola mugitzen den gaur gaueko suak hondartzan ondo ikusteko. #AsteNagusia2016 pic.twitter.com/m7RtgBd4Ix
— Jon Pagola (@jonpagola) 2016(e)ko abuztuak 14
(2) Ekuatoriano batzuen performanzea ikusi ondoren Alde Zaharrean ipini den txapelarekin flipatzen #AsteNagusia2016 pic.twitter.com/qG6ud04Kha — Jon Pagola (@jonpagola) 2016(e)ko abuztuak 14
(3) Benga, lehenengo must-a: Getaria kaleko azoka vintagea. #HorrelaBai #AsteNagusia2016 pic.twitter.com/LDMYxLRbHe
— Jon Pagola (@jonpagola) 2016(e)ko abuztuak 14
(4) Autobonbo totala eta bigarren must-a: PAGOA postuko pintxo eta razioak Loiola kalean. #AsteNagusia2016 pic.twitter.com/tqghYE0N2A — Jon Pagola (@jonpagola) 2016(e)ko abuztuak 14
(5) Hau da nibela: ez dakit zer egin festa hauetan eta helatu bat erosi dut. Bueno, bi. #AsteNagusia2016 pic.twitter.com/hchqJonAlO
— Jon Pagola (@jonpagola) 2016(e)ko abuztuak 14
(6) Sex, drugs and rock and roll gehiegi. Eta KRISTON beroa. Grosen bainatu naiz eta etxera noa siesta botatzera #AsteNagusia2016 @irutxulo — Jon Pagola (@jonpagola) 2016(e)ko abuztuak 14
(7) Felipe Erregea Illunben omen dago zezenak ikusten. Ea gero @izanpirata-ren txoznan ikusten dudan poteatzen. #AsteNagusia2016 @irutxulo
— Jon Pagola (@jonpagola) 2016(e)ko abuztuak 14
(8) “Guk donostiakoak gea ematen ez duen arren”. HOWDY taldea euskeraz abesten… Gozategiren bertsio batekin. Friki xamarra. @irutxulo — Jon Pagola (@jonpagola) 2016(e)ko abuztuak 14
(9) Suak ez ditut ikusi, baina aitzaki ona daukat: Zabaleta tabernako tortillarekin aritu naiz. #AsteNagusia2016 pic.twitter.com/sZZ2YiKsFO
— Jon Pagola (@jonpagola) 2016(e)ko abuztuak 14
(10) 12 ordu pasa ondoren ikusten dudan lehenengo zapi txuri-urdina! ##AsteNagusia2016 @irutxulo — Jon Pagola (@jonpagola) 2016(e)ko abuztuak 14
(11) Ken Zazpi taldeko gitarjolea U2ko The Edgen anaia da. Perilla eta txano beltza. Epika a tope. #AsteNagusia2016 @irutxulo
— Jon Pagola (@jonpagola) 2016(e)ko abuztuak 14
(12) Ah, eta abeslea Bono da ume errefuxiatuen alde abesten. Edo Chris Martin. Ya. #AsteNagusia2016 @irutxulo — Jon Pagola (@jonpagola) 2016(e)ko abuztuak 14
(13) Musika epikoa + ona egitea OSO zaila da. Echo and The Bunnymen, Arcade Fire… Ken Zazpi wannabe epikoa da #AsteNagusia2016 @irutxulo
— Jon Pagola (@jonpagola) 2016(e)ko abuztuak 14
(14) konklusioa: #AsteNagusia2016-ko musika atsegin ez duzunean gin-tonic bat eskatu. Eta gero beste bat. Eta beste bat. Eta… @irutxulo — Jon Pagola (@jonpagola) 2016(e)ko abuztuak 14


