Jose Mari Valdes eta Maialen Perez izan dira Bizikrossean azkarrenak
Herrikrosa.eus helbidean ikus daiteke.
Agian ohi baina parte hartzaile gutxiago izan diren arren, giro bikaina sortu da Bizikrossa lasterketan. La Flamenkatik abiatu eta Urgull mendira igo ondoren, berriro leku berean amaitu dute parte hartzaileek. Indarren arabera, bi aukera zituzten gainera lasterkariek: 6,4 kilometrokoa, ibilbideari bi buelta ematen zizkiona; edo ibilbide motza, 3,2 kilometrokoa.
Motzean etxekoak, donostiarrak, izan dira lehenak: Eñaut Lasarte (13’36”); Iñaki Pagola (13’41”); eta Iñigo Collazo (13’48”) mutiletan. Nesketan, berriz, Ainara Roman (17’21”); Olaia Jauregi (19’10”) eta Ane Jimenez (20’08”) izan dira azkarrenak.
Ibilbide luzean Liencres-eko Jose Mari Valdes (26’07”); Irungo Javier Perez (26’31”)eta Lartaun Rodriguez donostiarra (26’42”) izan dira mutilik azkarrenak. Emakumeetan, berriz, Maialen Perez Traganarruen kofradiako kidea (34’46”); Leitzako Eguzkiñe Zabaleta (35’50”) eta Susana Loftter suediarra (36’35”).
Sailkapen osoa