'Historia de las traineras (1939-1963)' liburua aurkeztuko du Udal Liburutegian, ostiralean.
Loiolatarraren trainerua, 1950. urtearen bueltan.
Historia de las traineras (1939-1963), Del esplendor a la crisis izeneko liburua argitaratu berri du Angel Obregon Sierrak. Donostian egingo du egileak lanaren aurkezpena, Konstituzio plazako Udal liburutegian, ostiralean, 19:00etan. Liburuak 400 orrialde inguru ditu, eta garaiko 300 argazki baino gehiago jasotzen ditu. Garai haiek bizi izan zituzten protegonistei egindako hainbat elkarrizketekin bete du lana, eta datu mordoa jaso ditu.
Aurkezpenean bereziki Donostiako arraunaz hitz egingo du egileak: batelak, trainerillak, klubak, Karmengo eta Kontxako estropadak.. San Juan eta San Pedroko arraunaz ere arituko da.