Arraun Lagunakeko arraunlariak eta Bera Berako jokalariak, elkarrekin. (Argazkia: Bera Bera)
Elkartu egin dira Super Amara Bera Berako jokalariak eta Donostia Arraun Lagunakeko arraunlariak, indarrak batzeko. Jokalari guztiak elkartu diren lehen entrenamendu saioa egin berri dute eskubaloi taldekoek, eta arraunlariei bultzada ematea erabaki zuten, lehen aldiz Kontxako Banderan parte hartuko dutela eta.
Bigarren urtea du uretan
Lugañene traineruak, eta bukatu berri den Emakumezkoen Gipuzkoako Ligan laugarren postua lortu du. Orain, Kontxa izango du denboraldia bukatzeko erronka handiena. Bera Berak irailaren 3an ekingo dio lehia ofizialari, eta Txapeldunen Liga du erronkatzat.