Metroaren aurkako protesta atzo, Kontxan. (Argazkia: Satorralaia)
Donostiako estropaden lehen egunean metroa gelditzeko eskatzeko ekintza egin dute hamarnaka lagunek. Kontxako hondartzaren erdian
Metroa Kontxaren azpian? Erokeria! dioen pankarta jarri, eta azpiegitura honen aurkako banderolak eskuetan hartuta kate bat egin dute.
Hiriaren erdialdea eta Kontxako hondartza zulatuko lituzkeen proiektua salatu dute. Satorralaia bizilagunen elkarteak adierazi du Eusko Jaurlaritzak azkenean obrak 2016an hasteko bere saialdian atzera egin behar izan duela, eta bizilagunen oposizioa eta egitasmo honek hirian piztu duen desadostasun askotarikoa erabakigarria izan dela.
Informazioa biltzen eta mobilizatzen jarraitzea beharrezkoa izango dela azpimarratu du Satorralaiak: “Aurrera egiteko beharrezkoa izango da informazioa biltzen eta mobilizatzen jarraitzea, hain zuzen ere irailaren 25eko hauteskundeetatik aterako den Eukal Gobernu berriak metroaren pasantea gelditzea eta auzi honetan herritarrek erabakietan parte hartzeko bideak irekitzea lortuko badugu”.