Zorroagako Gaueko aterpea, 20:00etatik 9:00etara egoten da zabalik.
Tokiko Gobernu Batzordeak RAIS Fundazioari eman dio berriro Gaueko aterpearen kudeaketa. Bi urteko iraupena izango du esleipenak, gehienez lau urtera luzatzeko aukerarekin. 358.000 euroren truke egin da lagapena.
Erabaki honek “izaera mistoa” duela nabarmendu du Eneko Goia alkateak. Izan ere, babesik gabeko pertsonei gaua igarotzeko leku bat eskaintzeaz gain, fundazioak boluntarioen bidez lan egiten duela gogoratu du.
Iazko datuen arabera, 9.510 gau igarotze egin ziren Gaueko aterpean, edukieraren % 92,13 betetze mailara iritsi zelarik.
Guztira, gaua igarotzeko
32 leku eskaintzen ditu Zorroagako aterpeak, eta
20:00etatik 9:00etara egoten da zabalik.