Emakume bat hil da Kontxan
Gaur 11:30ak aldera izan da ezbeharra. 75 urteko emakume bat Nautiko inguruan ari zen bainua hartzen. Ura gerriraino iristen zitzaion. Konortea galdu du, eta hainbat lagunek uretatik atera dute. Hondartzako sorosleak ohartarazi dituzte, eta Gurutze Gorriak jakinarazi duenaren arabera berehala joan dira biktima artatu eta suspertzeko. Tamalez, emakumea hil egin da.