Urgulleko harriak kentzen ibili dira. (Argazkia: Donostiako Udala)
Donostiako Udalak jakinarazi duenez, tamaina handiko hainbat harri kendu dituzte Pasealeku Berriaren ondoan dagoen Urgull mendiko hegaletik, segurtasun arrazoiak direla eta.
Hiri Mantenimenduko Miguel Angel Diez Ingurumen zinegotziak azaldu duenez, harri horiek kentzea erabaki dute “ibiltarien segurtasuna arriskuan jar zezaketelako. Azken urteotan, mendi hegalean gertatu diren mugimenduen ondorioz, arroka horiek bistan gelditu dira eta, arriskutsuak izan zitezkeenek, kentzea erabaki dugu”.
Horretarako, garabi eta plataforma teleskopiko bana erabili dituzte. Era berean, kontrahormak garbitu dituzte, eta hondatuta zeuden tarteak konpondu.