Donostiarrak autobusak jarriko ditu 'play off'etara joateko
Irailaren 17an eta 18an izango dira igoerarako jardunaldiak, Bermeon eta Portugaleten.
Ezin gusturago daude Donostiarra arraun elkarteko kideak, izan ere, KAE-1 liga bigarren postuan bukatu dute, eta TKE ligara igotzeko play off-etan parte hartuko dute, lehen aldiz. Bi txartel egongo dira jokoan, lau talderen artean banatzeko: Donostiarra, Ondarroa, Portugalete eta Ares. Irailaren 17an eta 18an izango dira estropadak, eta Donostiarrak deia egin die hiriko arraunzaleei jardunaldi horietara joan daitezen: “Donostiako arraunzaleak eta gure jarraitzaileak arraunlariengandik hurbil egotea nahi dugu, kirolariei berotasuna eta arnasa eman diezaieten”. Gauzak hala, autobusak antolatu ditu klubak, estropada horietara joateko.
Joan-etorriko bidaia bakoitzak 10 euroko kostua du, eta txartelak bi lekutan eskura daitezke:
Casa Aramendia gozotegia eta klubaren sotoa (Portaleta parean). Informazio gehiagorako: 943 423 992.
Autobusak udaletxe paretik irtengo dira, ordutegi hauekin:
- LARUNBATA, IRAILAK 17. BERMEO IRTEERA: 10:00etan ITZULERA: 19:00etan
- IGANDEA, IRAILAK 18 . PORTUGALETE IRTEERA: 9:00etan ITZULERA: 13:30ean


