Plaza bete maitasun
Mikel Pikaza omendu zuten larunbatean auzotarrek.
Pertsona langilea eta nekaezina; ezinezkorik ez zen beretzat“. Mikel Pikazaren inguruko edonork horrela definituko luke.
Oso ezaguna eta maitatua zen Egian, eta baita auzotik kanpo ere, denetariko proiektu, aldarrikapen, erronka eta herri mugimendutan parte hartzen zuelako; aktiboki parte hartu ere.
Gaixotasun baten ondorioz, uztailean hil zen Pikaza, eta Porrontxo jaien atarian, larunbatean omenaldi bat egin zioten egiatarrek.
Herri batzarre eta prozesu parte hartzaileen zalea zen Pikaza, eta omenaldiari ere kutsu horixe eman zioten. Plaza Haundin elkartu ziren, eta galdutako lagunaren oroitzapenak partekatu zituzten. Lagun eta auzotarrek egindako keinu xume bezain goxoa izan zen.
Mikel Pikaza “ordezkaezina” dela uste dute bere kuadrillakoek, eta “eguneroko borroka txikietan hutsune nabarmena” sentituko dutela, baina berak egindako urratsei segiz, “auzoa aktibatzen, auzoarentzat eta auzotarrentzat lanean” jarraituko omen dute.
“