Protesta Zinemaldiaren inaugurazioan
Dispertsioaren eta errausketaren aurkako ekintzaileek 64. Donostiako Zinemaldiaren inaugurazioa eten zuten ostiralean. Hasi eta berehala eten behar izan dute ekitaldia. Ibon Iparragirre gaixo dagoen presoa etxeratzeko oihuek eten dute ekitaldia, eta txistuka erantzun dute ikusleek.
Hiru aldiz eten dute ekitaldia lehen minutuetan. Mireia Gabilondo, Cayetana Guillen Cuervo eta Emma Suarez hizketan hasi direnean hasi dira oihuak, eta lehena aretotik aterarazi dutenean, bigarren bat hasi da oihuka. Gauza bera gertatu da ondoren; hura kanporatzean, hirugarrenak eten du ekitaldia. Geroago, beste lagun bat irten da agertokira, “Errausketarik ez” oihukatzen.

