Denboraldi berrirako hiru entrenatzaileak aurkeztuko ditu Donostiarrak

Arraun elkarteak izango duen talde teknikoaren berri emango dute, gizonezko zein emakumezkoen traineruetan.

Donostiarra__aurkezpena

2015eko taldeen aurkezpeneko irudia. (Argazkia: Estitxu Zabala)

Donostiarra arraun elkarteak talde tekniko berria osatu du datorren denboraldirako, eta aurkezpena egingo du bihar goizean. Hala, klubeko hiru entrenatzaileak zeintzuk izango diren jakinaraziko dute, izan ere, 2017 denboraldian, hiru traineru uretaratuko ditu Donostiarrak: gizonezkoen A eta B traineruak (KAE-1 eta KAE-2 mailetan), eta emakumezkoena.
HITZAkide HITZAkide