Gari Azkuek gizonezkoen bigarren taldearekin jarraituko du.
Igor Makazaga. (Argazkia: Urola Kostako Hitza)
Donostiarra Arraun Elkarteak eman du albistea, datorren urteko talde teknikoaren inguruan. Pasai Donibaneko Igor Makazaga izango da gizonezkoen lehen taldearen entrenatzailea, eta emakumeen taldea Borja Mena oriotarrak eramango du. Gizonezkoen bigarren taldean, Gari Azkue donostiarrak jarraituko du.
Jose Ramon Mendizabalek, beraz, lehen taldearen gidaritza utziko du, eta kirol arloaren arduraduna izango da.
Bihar goizean egingo dute aurkezpen ofiziala, La Perlan, entrenatzaile guztiekin.