Bera Berako talde berria, Puioko zelaian, entrenamendu saio batean. (Argazkia: Estitxu Zabala)
Bera Berak deia egin du emakumezkoen errugbi taldea osatzeko, eta lortu du. Jokalari kopuru polita bildu du, eta entrenatzen hasi dira, Lalo Alonsoren gidaritzapean: «Konturatu ginen alde batera utziak genituela emakumeak, eta ezin genuen horrela jarraitu». Alonsoren ondoan, Lorena Revuelta prestatzaile fisiko lana egiten ari da; jokalaria da eta kluba ongi ezagutzen du.
Taldearen entrenamendu saio batean egon da IRUTXULOKO HITZA, eta ostiralean erreportaje zabala argitaratuko du, gaiaren inguruan.