'Emakumeak Gazara Bidean' ontzian doazen emakumeei babesa adierazteko elkarretaratzea egingo dute
Artzain Onaren aurrean egingo dute elkarretaratzea 19:00etan.
‘Emakumeak Gazara Bidean’ ontziaren seinalea galdu dute helmugara iristeko 55 milia geratzen zitzaizkienean; eta Israelgo armadak bidean atzeman dituen beldur dira.
Egoera salatzeko elkarretaratzea egingo dute Artzain Onaren aurrean arratsaldeko 19:00etan.
Irailaren 14an itsasoratu zen Bartzelonan Zaytouna-Oliva, nazioarteko hainbat herrialdetako 13 emakumek osatzen duten ontzia; Israelek ezarritako blokeoa apurtzea eta Gazako biztanleek bizi duten egoera salatzea zen euren helburua.