Hiru hamarkadatik gorako ibilbidea
Jesus Mari Lazkanoren ehun obra baino gehiago daude ikusgai Kubo Kutxa Aretoan. Hiru hamarkada biltzen ditu bere lehen atzera begirakoak. Hausnarketa bidaia baten eta geografia ugariren arteko nahasketa da bere lana. Jada 40.000 pertsonak ikusi dute erakusketa, baina oraindik aukera dago artistaren margolanez eta beste artelanez gozatzeko. Hilaren 16ra arte egongo da zabalik


