Koldo Mitxelenan egiten ari dira interbentzio artistikoa. Lehenengo astean, eraikinaren eskuin aldean; bigarren astean, berriz, ezkerreko aldean.
Liburutegiko mahai gaineko kartel bat, isilik egotea ez dela beharrezkoa islatzen duen marra gorri batekin. (Argazkia: Lide Ferreira)
Luz Broto artistak proposatutako interbentzio artistikoa egiten ari dira egunotan Koldo Mitxelenan. Hain zuzen ere,
aldi batez baliogabetuko dute liburutegi barruan giro isila bermatzen duen erabilera araudia.
Entzumen behatokiko proposamen artistikoetako bat da, eta urriaren 22a arte egongo da indarrean,
Donostia 2016ren Pagadi kaiaren barnean. Lehen astean, eraikineko eskuineko hegalean egingo dute; eta, bigarrenean, berriz, ezkerreko hegalean.
Hala, orain, kulturuneko liburutegian dauden
isiltasun arau guztiak marra gorri baten bidez ezabatu ditu, eta marra gorri batzuk ere erabili ditu artistak eraikinaren bi eremuak bereizteko.
Proiektuak hizkuntzaren testuinguruak ditu abiapuntu, pertzepzioa eta gure bizikidetza ezartzeko baliatzen ditugun adostasunak, alegia. Hori kontuan hartuta, artistak azaldu du helburua gure buruari zenbait galdera egitea da: “Esaterako, nola hautematen ditugun ingurunea, gizarte alderdiak eta alderdi hiritarrak”.