Proiektuak aurkezteko epea zabalik egongo da urriaren 28ra arte; hautatutako lanak azaroaren 26an ikusi ahal izan dira.
El Sekadero eta Kontadores Gazte Zentroak antolatuta, I. Mikro antzerki Maratoia egingo dute. Helburua da hemengo gazteak eta formato txikiko antzerki ez profesionala bultzatzea. Era berean, parte hartzaileak motibatu nahi dituzte, euren sormen prozesuan aurrera egin eta beraien kultur ekoizpenaren hedapena sustatzeko. Bestalde, hiriko kultur eragileen arteko elkarlanaren isla ere izan nahi du.
I. Mikro antzerki Maratoian parte hartu nahi duenak urriaren 28a arte du aukera. Oinarriak eta izena emateko orria kontsultatu daiteke
El Sekaderoren eta
Donostiako Udaleko Gazteria Sailaren webguneetan. Epaimahaiak hiru lan hautatuko ditu, eta erabakia azaroaren 4an argitaratuko dute. Mikro antzerkien maratoian aurkezteaz gain–azaroaren 26an–, lan horiek laguntza ekonomikoa jasoko dute.