Skakeitan taldearen aurrerapen kanta: 'Zerua lurrera'
Donostiako Skakeitan taldeak lan berriaren aurrerapen kanta aurkeztu du: Zerua lurrera. Bideo klipa jada ikus daiteke taldearen Youtube kanalean. Abuztuan Higain estudioan sartu ziren euren lan berria grabatzeko, eta laster emango dute disko berriaren berri. Oraingoz mokadutxo honekin konformatu beharko dute zaleek.