Loic Alejandro anoetako batzordetik kentzea gardentasunarentzako oztopoa dela uste du Irabazi Donostiak
Alejandro anoetako batzordetik kentzea proposatu zuen Tokiko Gobernuak.
Irabazi Donostiako zinegotziak azaldu du, bera batzordetik kentzea legala izango dela baina ez dela “etikoa” eta “aireratzen dituzten gardentasun eta gobernatzeko eredu berriekin” ez datorrela bat. Gainera, azaldu du Anoetako Kiroldegia udalaren luzapen bat dela eta ez edozein enpresa anonimo: “Horregatik osatzen dute udaleko zinegotziek eta horregatik berritzen da legealdi bakoitzean”.
Eneko Goia alkatearen esanetan, herritarren interesen aurka lanean ari da Alejandro: “Estadioa berritzearen aurkako jarrera du, eta berritze proiektuaren aurkako ekintzak egin ditu”. Alkateak gogorarazi du Anoeta berritzea dela sozietatearen egungo etorkizun hurbileko proiektu nagusia. Adierazpen horien aurrean Alejandrok azaldu du Anoetaren berritzea pentsatua dagoen bezala egitean “interes orokorraren aurka” doala. Bestalde Eneko Goiak Anoetako Kiroldegiaren lanak oztopatzea eragozten dio Alejandrori. Irabazi Donostiako zinegotziak azaldu du lanak oztopatzen dituen bakarra “gauzak gaizki egitea” dela.
Gaineratu du, Irabazi Donostia ez dagoela Anoeta berritzearen aurka: “Ez gaude Anoeta berritzearen aurka, ditugun baliabideen arabera eta legearen barruan egitea soilik eskatzen dugu”.
Anoetako Kiroldegia eta Realaren arteko hitzarmena aldatzearen aurka dago Irabazi Donostia, izan ere, azaldu dute Kontratu Legearen arabera, 1993an bukatzen zela hitzarmen eta esleipena publikoa izan behar zela. Bestalde, gaineratu du ez dagoela ador Realak %50 ordaintzearekin: 1993ko hitzarmenaren arabera Realak berritze tekniko eta deportiboen kostuen %100 ordaindu beharko luke; kasu honetan %90 baino gehiago litzatekeena.
Azkenik, Alejandrok salatu du zerbitzu publikoetarako dirurik ez dagoela dioten bitartean Realaren interesak lehenestea”lotsagarria” iruditzen zaiola.
Irabazi Donostiak azaldu du Loic Alejandro Irabazi Donostiako zinegotzia Anoetako Kiroldegiko administrazio batzordetik kentzea gardentasunaren eta demokraziaren aurka doala.