Dolores Redondo. (Argazkia: Estitxu Zabala)
Dolores Redondo idazle donostiarrak
Planeta saria irabazi du,
Todo esto te dare nobela beltzarengatik. Jim Hawkings pseudonimoa erabili du egileak liburua aurkezteko, eta obraren izen faltsu gisa,
Sol de Tebas.
Auto-istripu batean dago oinarrituta eleberri beltzaren istorioa. Galiziako herri bateko aspaldiko familia baten sekretuak azaleratzen ditu.
Erabakia jakin bezain pronto, Dolores Redondok hunkituta esan du: “Nerabezarotik nuen ametsa egia bihurtu duzue. Ez da Planeta sarira aurkezten naizen lehen aldia, eta urtero norbaitek irabazten zuenean, egunen batean ni izango nintzela pentsatzen nuen”.
Planeta sariaren epaimahaiak Dolores Redondoren nobela aukeratu du 552 obra finalisten artean. Alberto Blecua, Juan Eslava Galan, Pere Gimferrer, Carmen Posadas, Rosa Regas, Fernando Delgado eta Emili Rosales izan dira epaimahaikideak. Epaimahaiaren izenean Juan Eslava Galanek adierazi duenez, “obra irabazlea nobela beltza da, Agatha Christieren narratibaren ukitu propioak dituena, eta intriga polizial perfektua du”.