Euskarazko zinemaren gordailua izango da Ganbara
Euskarazko zinearen datu-basea izango da Ganbara. Euskaraz egin diren filmen inguruko informazioa bilduko du, baita ikus-entzunezko industrian diharduten profesionalena ere. Proiektua iragartzeko spot bat zabaldu dute sare sozialetan Euskal zineari zentzua emanez lelopean. Hilaren 27an aurkeztuko dute egitasmoa, Tabakaleran, 12:00etan.