Lehen Mundu Gerra eta Donostiari buruzko erakusketa, Aiete kultur etxean
Lehen Mundu Gerra eta Donostiari buruzko erakusketa bat antolatu dute Aiete kultur etxean, Miguel de Aranburu Gipuzkoako Historialarien Elkartearekin, Donostiako Sustapenarekin eta Carlos Rilovaren komisioarekin.
Munduan historikoki esanguratsuak diren beste gertaera batzuk bezala, Lehen Mundu Gerra (1914-1918) aspaldi gertatu zela dirudien arren, erakusketak irudi hori aldatu nahi du. Garai hartako hainbat dokumentu eta objektu historikoen bidez, Donostiako hiriaren eta gertaera haien arteko harreman estuak azaleratzen saiatzen da.
Erakusketa bi atal desberdinetan gauzatuko da. Lehena, urriaren 4tik azaroaren 13ra arte Lehen Mundu Gerra eta Donostia izango du izenburu. Bigarrena, azaroaren 15etik abenduaren 18ra arte egingo dute, Espioitza Donostian Lehen Mundu Gerran izenburupean.
- ZER: Lehen Mundu Gerra eta Donostia erakusketa.
- NON: Aiete kultur etxea.
- NOIZ: Urriaren 4tik azaroaren 13ra.