Bagera elkarteak jardunaldi batzuk antolatu ditu, euskalgintzaren inguruko gogoeta egin, eztabaidatu eta praktikak adosteko xedearekin.
(Argazkia: Bagera)
Bagera elkarteak antolatuta,
Izatetik egitera. Guk, nork bestela! jardunaldiak egingo dituzte larunbatean, urriak 22, San Telmo Museoan. Donostiako euskalgintzaren ibilbidea luzea da, eta orain arte egindakoak ekarri gaitu gauden egoerara. “
Baina zein da egungo egoera? Bestelakoa da egungo errealitatea? Euskalgintzak errealitate hori kontuan hartu behar duela eta egokitzeko beharra duela uste dugu. Zeintzuk dira, baina, euskalgintzan dauden diskurtso berriak? Zeintzuk Donostiako euskalgintzaren erronkak?“. Gai horien inguruan gogoeta egin, eztabaidatu eta praktikak adosteko gunea izango dira jardunaldiak. Jardunaldien ondoren, bazkaria egongo da nahi duenarentzat.
Izena emateko bi aukera daude:
Bagera.eus helbidera jo edo 943005074 telefonora deitu.
JARDUNALDIEN EGITARAUA: Urriak 22, larunbata
- 9:30. Euskalgintza XXI. mendeko paradigma berria (aldaketa). Hizlaria: Joseba Alvarez.
- 10:00. Diskurtso berriak. Hizlaria: Lander Arbelaitz.
- 11:00-11:30. Atsedena.
- 11:30. Ari gara! Praktika berriak:
- Igeldoko esperientzia.
- Garajetarrak.
- Euskaraz bizi nahi dugulako.
- Osakidetza euskaldundu.
- 12:30. Donostiako euskalgintzaren erronkak. Nola eta nondik ekin erronkei?
- 14:15. Jardunaldien itxiera.