#ElkarlanKulturak modu sortzaile eta eraldatzailean jendarteratzen ikasi nahi duzu?
Saretuz sareak antolatutako jardunaldietako bigarren saioa izango da ostiralekoa.
#ElkarlanKulturak izenburupean, Saretuz sareko V. jardunaldietan murgilduta daude. Izan ere, iraila amaieran egin zuten lehen saioa, eta ostiralean, urriaren 28an, egingo dute bigarrena, Donostiako Egiako parkeko Ingurumen Baliabideen Etxean, 17:00etatik aurrera. Jardunaldietan izena ematea doakoa da, eta plaza mugatuak dira.
Lehenengo saioan, hiru kultur balioen inguruan jardun ziren: elkarlana, eraldatzailea eta parekitasuna. Bada, oraingoan, Art For Life-ko Miren Lauzirikaren laguntzaz, #ElkarlanKulturak modu sortzaile eta eraldatzaile batean jendarteratzen ikasiko dute.
Jardunaldien harira, IRUTXULOKO HITZA Saretuz sareko Idurre Zugazagasti Aja eta Lorea Undagoitia Rivero kideekin izan zen irailean.