Bertsotan amaituko dute 'Uraren memoria' gogoetabidea
Bertso saioa egingo dute igandean Via Fora jatetxean.
Cristina Enea Fundazioak. ‘Uraren memoria’ gogoetabidearen baitan hainbat hitzaldi, bideo emanaldi eta topaketa egin dituzte.
Uraren garrantziaz, hiriko historian izan duen pisuaz edo bertako bizimoduan urak, ibaiak izan duen eraginaz hausnartu dute jarduera bakoitzean. Bi saio geratzen dira zikloa amaitzeko:
Bihar, urriak 29, Ixiar Rozas eta Maite Arroitajauregik Plastika, euren sormen lana eskainiko dute Tabakaleran, 18:00etan.
Eta igandean, urriak 30, bertso saio bat egingo dute Amarako Via Fora jatetxean. Amets Arzallus, Alaia Martin, Beñat Gaztelumendi eta Jone Uria ariko dira kantuan, arratsaldeko 18:00etatik aurrera.
HidroLogikak egitasmoaren azken txanpan hausnarketarako aukera eskaini du