Azaroaren 8an, mahai inguru bat egingo dute, Koldo Mitxelenan.
Metroaren inguruko hitzaldi bat, Koldo Mitxelenan. (Argazkia: Aritz Sorzabal)
Bizilagunen borrokak Donostian: esperientziak trukatzen izenburupean, hiriko zenbait talde elkartuko dira azaroaren 8an, 19:00etan, Koldo Mitxelenan. Bertan parte hartuko dute: Satorralaia mugimenduko Belen Rodriguezek, Belartza 2 Gelditu taldeko Mikel Esnaolak, Uliako Lore Baratzetako Leire Rodriguezek, SOS Mirakruz 19ko Josean Arrieta eta Errausketaren Aurkako Donostiako plataformako Maria Luisa Sanchezek. Mahai ingurua Lander Arbelaitz kazetariak aurkeztu eta moderatuko du.