Zezenketen inguruko galdeketa egin ahal izateko zerbitzuak lehiaketara aterako dituzte
Diru publikoa zezenketak egiteko erabili edo ez galdetzeko bi zerbitzu lehiaketa publikora aterako dituztela jakinarazi du Eneko Goia Alkateak.
Galdeketa plataforma elektronikoz egin ahal izateko zerbitzua eskaintzeko enpresa bat eta galdeketaren inguruko esku orri informatiboak egin eta postaz etxeetara banatuko dituen beste bat behar dituzte.
Goiak azaldu du esleipenak aurrez egin daitezkeen arren Ministroen kontseiluak baiezkoan eman arte ez dutela galdeketarik egingo.