Atlantikoaren bi aldeak lotuko dituen lehenengo Mintzodromoa antolatu dute azaroaren 12an
Egitasmo honek, Argentinako Necochea herria eta Donostiako Zubieta auzoa elkartuko ditu
Mintzanet–ek babesa adierazteko, Euskal Herritik beste bat antolatuko du.
Ekimena, Donostiako Zubieta auzoan izango da bertako Araeta Jatetxean, azaroaren 12an, arratsaldeko 18:30etan. Hala ere, eguerditik beste ekimen batzuk daude antolatuta, horien artean bazkari bat 14:30etan. Hasiera batean, zuzeneko konexio bat egingo da Mintzodromoari hasiera denek elkarrekin emateko. Parte hartzaileak mahaietan hitz egiten duten bitartean, ozeanoaren bestealdean eta hemen daudenak Internet bidez egongo dira konektatu etengabe.
Ekitaldia irekia izango da eta nahi duenak info@mintzanet.net webgunean eman dezake izena edo 943 504 206 telefonora deituta azaroaren 7a baino lehen.
Aurten lehen aldiz, Argentina eta Euskal Herria batuko dituen Mintzodromo bat burutuko da. Atlantikoko beste aldean dagoen herrialdeko Necocheako herriak Euskararen Aste Nazionala ospatuko du eta bertan Mintzodromo bat antolatuko dute. Hau jakinda,